XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARMENDARITZE Bozken ondorioak

Herri gehienetan bezala nahiko hautua baginuen herrian.

Lucien Delgue lixtak ardietsi du gehiengoa.

Zortzi hautetsi badauzka, Laurent Garat lixtatik hiru direlarik.

Elgarrekin lan egin dezatela herriaren eta herritarren onetan eta denek erakuts dezatela lehen bai lehen duela hamabortz egun zuten irri pollit bera.

Ondoko egunetan ikusiko dugu zoin diren mera eta axurantak.

Bazko Urte guziez bezala jendalde ederra bildu da bazkoen egiterat, holakoetan kanpoan bizi diren ainitz ere herriratzen baitira.

Gure herri ttipiek badute denen beharra eta nork ez du maite noiztenka bederen bere xokorat itzultzea.

LEKUNBERRI Dolu.

Bizi izan den bezala, ixil-ixila, Janitz Idiarteko Maria Irigaray, joan zauku mundu huntarik bertzerat: 80 urte zituen.

Emazte on eta kartsua, urrats guziak amodiorekin egiten, gain-gainetik bere etxeari eta etxekoeri atxikia zen.

Aste Saindian, Jainko Onak deitu du bere ganat, merezitua zuen sariaren emaiteko: Zeruko zoriona.

Ortzaile Sainduz, lagundua izan da mundu huntako pausa lekurat, ainitz ahaide eta herritarren otoitzez inguratua.

Gero, Bazkoz, meza saindua, biziki ederra, emana izan da haren arimaren fagoretan, orai goza dezala betiereko zoriona eta doluan utzi dituen familiakoek onhar ditzatela gure dolumin bizienak eta otoitzak.